Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.

Antzeko baloreak ditugunen artean interkooperazioa eta elkarlana partekatzeko, krisi multi-dimentsionalaren aurrean bizitzak sustengatzeko, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako lana eta elkar babesa lantzeko sortu gara; jasangarritasunean eta berdintasunean oinarritzen den ekomomia eredu alternatiboa eta lan eredu berriak sortuz.

 Barrura zein kanpora begira jardun nahi dugu, gure gaitasunak konpartitzen proiektu sendoagoak eta lan baldintza hobeak eraikitzeko eta gure ingurunean eragiteko.

Gure lan ereduak, baloreek, irisgarritasunak eta egin moldeak bereizten gaituzte.

BDS KOOPen helburuak dira Behe Bidasoa eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea, eskualdeko tokiko garapen estrategia Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzea eta subirautzak bere zentzu zabalean sustatzea.

Behe Bidasoako ekonomia sozial eraldatzailearen

eta tokiko garapenaren sustatzaileen txokoa

PARTAIDEAK

LZB ARKITEKTURA

LZB arkitektura 2013an sortu genuen arkitektura, eraberritze eta barne diseinu lanak aurrera eramateko helburuarekin. Era guztietako lanak egiten ditugu: obra berria, etxebizitza eta lokalen eraberritzeak, eraikinen birgaitzeak, jarduera txostenak, legeztatze proiektuak, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), ziurtagiri energetikoak, txosten teknikoak, etab..

LZB ARKITEKTURA

LZB arkitektura 2013an sortu genuen arkitektura, eraberritze eta barne diseinu lanak aurrera eramateko helburuarekin. Era guztietako lanak egiten ditugu: obra berria, etxebizitza eta lokalen eraberritzeak, eraikinen birgaitzeak, jarduera txostenak, legeztatze proiektuak, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), ziurtagiri energetikoak, txosten teknikoak, etab.

HIRITIK AT

Tokiko Garapena sustatzeko espazio, prosezu eta estrategiak sortzen dituen kooperatiba multidisziplinarra Arkitektura, hirigintza eta lurraldea: Lurraldearen antolamenduarekin, hirigintza edota arkitekturarekin erlazioa duten proiektuak gauzatzen ditugu. Beti ere, tokiko parte-hartzea, ahalduntzea edota tokiko garapen estrategietan oinarrituz. Ekologia eta elikadura subiranotasuna: Kudeaketa demokratikoa eta tokiko produktuak aintzat hartzen dituen lurralde antolaketa proiektuak eta estrategiak diseinatu eta burutzen ditugu.

ANTXETA IRRATIA

Bidasoaldeako irrati elkarte euskalduna da. Helburua eskualdeko euskalgintza saretzea eta herritarrei hitza ematea da. Euskararen normaltasuna, kultur aniztasuna, genero indarkeriaren aurkako lanketa eta eskualdearen kohesioa lortzea dira Antxeta irratiak dituen bost erronka nagusiak.

LABORE TXINGUDI

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi asmo gabeko elkartea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu.

ARA! GORPUTZ

Bizitza sostengatzeko beharrizanak aitortu eta hauek asetzeko bidean jarduten gara.
 
Gure lanaren oinarria Kultura Ziklikoa da eta lan egiteko modua herri pedagogia feminista. Bi tresna hauekin hainbat formazio prozesu bide-laguntzen ditugu: hilerokoaren, talde ginekologiaren, sexualitatearen, Ekonomia Feministaren eta genero (des)eraikuntzaren inguruan, besteak beste. Heldu, haur zein nerabeekin egiten dugu lan. 
 
Ibilbide guzti hau sarean eta lagunekin aurrera eramaten dugu, honela beti, askoz gozagarriagoa delako bidea.

PAREAN

3 kide dira gaur egun, orain dela 3 urte sortu zuten elkartea (2016). Bilgune Feministan daukate oinarri eta proiektua aurretik dator.  Helburuak: Berdintasuna eta generoa dauzkate ardatz, eta hauek zaurgarri diren kolektiboekin lantzea da helburu nagusia. Komunitate proiektuak sustatzen dituzte.

SORBURU BARATZA

Sorburu baratza Hondarribiko Zimizarga auzoan dago, Botikako Agroaldean. Elkarte bat gara, agroekologia eta bide batez baratza lantzen dituena. Helburua da kideon jabekuntza eta geronek ekoizten ditugun barazkiak jatea. Garaian garaiko barazkiak, goxoak bezain osasuntsuak. Baratzekide guztion artean kudeatzen dugu elkartea eta baratza, zer landatu, nola, kuotak, lan txandak, eta abar. Langilea bat ari da lanean kooperatiba gisa funtzionatzen duen egitasmo honetan, baina baratzekideok ere egiten ditugu lan txandak, bakoitzak erabakitzen duen ereduaren arabera. Zenbat eta lan txanda gehiago egin, orduan eta merkeagoa da hileroko kuota. Diru sarrera erabiltzen dugu baratzeko gastuak eta langilearen soldata ordaintzeko.

BADOA

Badoa txirrinda bidezko banaketa kooperatiba da.
Banaketa arduratsu eta justua egiten duena, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, tokiko garapena eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz. Karga-txirrinda elektrikoen bidez tamaina eta pisu handiko zamak garraiatu ditzake. Bizkorra eta eraginkorra da. Tokiko garapena eta km0 filosofia bultzatzera bideratuak dago, bertako komertzio zein ostalariekin lan eginez. Ekologikoa eta ez-kutsakorra da.

LARREA JANARIAK

Janari zaporetsu eta osasungarria eskaintzen duen kooperatiba da Larrea. Denda fisikoan bertan, Larreaundi auzoan, zein online bidez.

Larreak elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan eramateko aukera ematen dizu. Bertako kalitatezko elikagaiak erabilita, Irunen bertan prestatutako janaria eskaintzen dizu eta online eskaeraren bidez etxean bertan zuzenean jasotzeko aukera emango du. Betiko errezetak, plater orekatuak eta sukalde osasungarria topatuko dugu bertan. Denontzako da Larrea, janari berriak probatu nahi dituztenentzako, beren burua zaindu nahi dutenentzako edo erosketak egin, sukaldatu eta eguneroko menua egiteko denborarik ez duten, edo sukaldea maite ez duten horientzako ere bai. Kezkatu gabe ongi eta osasungarri jateko aukera ziurra.

PROIEKTUAK

Ekintzailetza

Eskualdeko behar sozialen identifikazio partekatu baten oinarrituta, kolaborazio publiko/kooperatibo/komunitarioz, egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi ditu Eraldaketa Fabrika Programak, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatu, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen.

ESE Foroa

Behe Bidasoako eskualdean erakunde publiko, gizarte ekonomiako enpresa eta gizarte eragileen ikuspegi sozioekonomikoari buruzko hausnarketak ezagutu eta partekatzeko gunea.

Eragileen arteko saretze eta harremana landu eta egoeraren perspektiba eta ikuspegi zabalagoa lortzeko helburuarekin.

Polo Kooperatiboen sarea

Etxebizitza, lana eta kontsumo kooperatiboaren sektorean, lankidetza-proiektu berriak sortu eta ekonomia sozial eta solidarioaren aukerak biderkatzea da Espainiar estatuko Polo Koperatiboen Sarearen (PKS) helburu nagusia.
Denbora, baliabideak, begiradak, esperientziak partekatu nahi ditugu.

bizHIRIak

Non daude kapitalismo globalizatuak eragindako krisi eta arrakalei aurre egiteko bideak?
Non bilatu bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterako erreferentziak?
Non landa ditzakegu beharrezkoa dugun itxaropenaren haziak?

Laia

Bidasoaldeko txoko eta bazterretan barrena badugu zer ikusi eta zer ikasi. Eta badugu zer kontatu ere. Bokazio horrekin jaio da LAIA aldizkaria: eskualdeko Ekonomia Sozial Eraldatzailea erakutsi eta ekonomia egiteko beste modu bat badagoela kontatu eta erakusteko.

Bidasoa Km0

Bidasoa Km0 bertako produktua eta nekazaritza sustatzeko asmoarekin sortutako proiektua da.
Eskualdeko nekazaritzaren inguruko aktoreak proiektuari lotzea bilatu da, plataforma sendoa eta iraunkorra sortzeko.

ALIATUAK

Pin It on Pinterest