BERRIAK
BIZI NAHI DUGUN LURRALDEON DANTZA
Gure eskualdean oinak ditugula, egokitu zaigun mundua ulertzeko saiakera da BizHiriak. Txingudi badia besarkatzen duten hiru hirietatik munduari so egiteko plaza kolektiboa.
ETXE MERKEAK ETA KOOPERAZIO SOZIALISTA
Lehen mundu gerla ostean (1914-1918) etxebizitzaren arazoa asko larrituko da Europan. Bigarren industrializazioa hirien bueltan eman da eta langile asko erakarri ditu. Burgesiak ez dio errentagarritasunik ikusten dirurik ez dutenentzat eraikitzeari: Zeinek pagatuko ditu bada etxebizitzak?
BIDASOA KOOPERATUZ
1.500 euroko bi sari banatuko ditugu balore kooperatiboak ezagutu eta sustatzeko antolatu dugun sariketaren bidez. BDSKoop Eraldaketa Fabrika elkartetik Bidasoaldean Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta tokiko ekonomia sustatzeko aurrera daramatzagun ekinbideen artean,...
KOOPERAZIO SOZIALISTA II
Sozialismoaren barruan formula kooperatiboaren gaineko eztabaidak ez du etenik izango. Asko sinpletuz, mutur batean kooperatibismoaren konbentzituek eskala eta hedapen mugatuko sozialismotzat hartuko dute kooperazioa, bestaldean kooperatibak erreformismo eta asimilazio kapitalistaren tresna bezala ulertuko dituztenak daude.
ESEA ETA EMOZIOAK 1
Badago zerbait zaintza lana baina ez-ikusgarriagoa dena. Ikusgarritasun falta ez da kasuala, jendarte antolaketa kapitalistak horrela izatea nahiago du. Zenbat eta gutxiago ikusi, kapital metaketarako hobe. Produktiboagoa izango da dena, linealagoa, arrazionalagoa. “Aurrera eta gora” da beti leloa. Guk ordea jada badakigu “atzera eta barrura” egin gabe, ez dagoela iraultza posiblerik.
LARREA, HURBILEKO ELIKADURA
Elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan. Janari zaporetsu eta osasungarria eskaintzen duen kooperatiba da Larrea.
KULTURAZ
Azpeitiko Kultur Kooperatibako kide da Aitor Bengoetxea Odriozola. Kooperatibak kudeatzen duen Dinamoa Sormen Gunean elkartu gara berekin, kulturaz, kudeaketa-ereduaz eta lankidetza publiko-komunitarioaz hitz egiteko.
NOLA KONTSUMITU MODU ARDURATSUAN
Euskadiko Merkatu Sozialak 20 sektore ekonomikoetako 100 erakunde baina gehiago biltzen ditu, ehunka produktu eta zerbitzu eskainiz.
@REASEuskadi
ATSOLORRA
Amatasunak emakume askoren bizitzak zeharkatzen ditu. Jaiotze tasak beheranzko joera duen arren, amatasuna hor dago.
MERCADO GALEGO DA CREATIVIDADE
Galiziako Santiago de Compostelako alde zaharrean bada arreta erakartzen duen erakusleiho bat. Soineko, praka eta jantzi batzuk daude eskegita bertan, abanikoak, poltsak, zenbait lepoko, belarritako eta bestelako bitxiak. Eskultura txiki bat, ilustrazio batzuk eta libururen bat. Gauza txikiak eta gauza handiak. Oihalezkoak, egurrezkoak eta burdinezkoak. Dena oso txukun, oso ikusgarri jarrita. Atearen gainean M urdin bat du eta azpian Mercado Galego da Creatividade dago idatzita.