Etxean edo lantokian jateko

OTORDU ZAPORETSU ETA OSASUNGARRIAK

Osasun arauak direla eta, Larreak ezin du janari berorik eskaini.

Online eskaera 8:00etatik aurrera egin dezakezu.

Denda ordutegia:

Astelehena 11:30-20:00

Asteartetik Ostiralera 10:30-20:00

Larunbata 10:30-14:30

Eskaera,  jaso baino 30 min lehenago egin beharko duzu gutxienez.

Zer da Larrea?

Elikadura osasungarria, era azkar, sinple eta erosoan

Janari zaporetsu eta osasungarria eskaintzen duen kooperatiba da Larrea. Denda fisikoan bertan, Larreaundi auzoan, zein online bidez.

Garaian-garaiko kalitatezko osaigai ekologikoekin

Bertako elikagaiak, ekoizleei zuzenean erositakoak eta bidezko merkataritzan oinarritutakoak.

Etxeko betiko errezetak eta sukalde osasungarria

Atzoko eta gaurko errezetak. Begetariano eta beganoentzako aukerak eskainiko ditugu.

Etxerako zerbitzu ekologiko eta duina

Bizikletaz eramango dizute janaria BADOA kooperatibako kideek, janariak etxean jasotzeko aukera ezin delako langileen eskubide edo planetaren osasunaren kaltetan eskaini.

Birziklatu eta berrerabili daitezken ontziak

Zero zabor kontzeptua helburutzat hartuz, ontzi berrerabilgarriak ditugu, eta ezinezkoa zaigunean, konpostagarriak erabiliko ditugu.

Zer eskaintzen dugu?

Asteroko menuak

Astero produktu freskoa eta sasoikoa oinarri hartuta diseinatutako plater berriak proposatzen ditugu.

Plater finko batzuk beti izango dituzu eskuragarri

Aukera beganoak

Gure menuan beti izango duzu begano edo begetarianoentzako aukeraren bat.

Eskaerak online

Lanetik edo etxetik mugitu gabe egin dezakezu zure eskaera eta bertara etorri jasotzera, edo etxera bidaltzeko eskatu (goizez bakarrik),

Dendara etorri eta bertan, ere, aukeratu dezakezu.

Egun berezietarako

menu bereziak eskaintzen ditugu.

Lunch edo aurkezpen ekitaldietarako zure gustuko mokaduak prestatu ditzakegu.

Galdetu kompromezurik gabe.

Larrearen hornitzaileak

OIHANALDE – Olaberria, Irun. Txahal haragi ekologikoa.

EZKURTXERRI – Euskal Herria. Gertuko txerri haragia.

LUMAGORRI – Euskal Herria. Gertuko baserriko oilaskoak.

ASTIRO BARATZA – Bidasoaldea. Bertako barazki ekologikoak.

SORBURU BARATZA – Bidasoladea. Bertako barazki ekologikoak.

EKOALDE – Nafarroa. Produktu ekologikoak.

EUSKABER – Euskal Herria. Arraultza ekologikoak.

EL ALCARAVAN – Nafarroa. Lekale eta zereal ekologikoak.

EUSKAL HERRIA ESNEA- Euskal Herria. Bidezko merkataritzak oinarritutako ese kooperatiboa.

JAUREGIA ESNEKIAK – Nafarroa. Esneki ekologikoak.

Non gaude?

 

Eguzkitzaldea 17, Behea.
20304 IRUN

Pin It on Pinterest