ZER DA BALANTZE SOZIALA?
Balantze soziala enpresa edo erakunde batekeragiten dituen gizarte-, ingurumen- eta gobernu onaren inpaktuak neurtzeko tresna da, bere komunitatearen baitan nahiz maila globalean. Gizarte erantzukizun korporatiboarekin zuzenean loturiko tresna da, enpresaren kontabilitate-balantzetik haratago begiratu eta enpresak gizartean duen ardura objektibotasunez aztertzen baitu. Irabazi edo onura sozialen artean, sortutako lanpostuak, sortutako aberastasuna, eta egindako dohaintzak egongo lirateke. Kalte edo kostuen artean aldiz, kutsadura, baliabide naturalen ustiapena, lan istripuak eta gaixotasunak eta lan gatazkak ditugu, besteak beste.
Gizarte Balantzeak sistematikoki, objektiboki eta aldian-aldian gizarte arduratsua izan nahi duen edozein enpresa edo entitateren sei ezaugarri nagusi ebaluatzen ditu: errendimendu ekonomikoa eta irabazien politika, genero ikuspegia, ekitatea eta barne demokrazia, ingurumen-iraunkortasuna, gizarte-konpromisoa eta lankidetza, eta kalitatea.
Gizarte erantzukizun korporatiboa, enpresaren gizarte erantzukizuna, erantzukizun sozial korporatiboa edo gizarte ardura korporatiboa (maiz besterik gabe erantzukizun edo ardura soziala ere deitua) enpresek mozkinak lortzeaz gain, gizartearen alde ere jardun behar duela aldezten duen paradigma edo ikuspuntua da. Definizio gehienen arabera, alderdi hauek nabarmentzen dira: alde batetik, gizarte erantzukizuna enpresak borondatez garatu behar duen ikuspuntua da; beste alde batetik, helburuak biak, mozkina eta gizartearen alde jardutea, bateragarriak izatea bilatzen da. Teoria batzuen arabera, gizarte erantzukizuna enpresak stakeholder edo interes-taldeekin eduki behar dituen harremanen baitan kokatzen da; ildo horretatik, gizartea bere osotasunean enpresaren jardueran interesa duten taldeetako bat besterik ez da, langile, bezero, hornitzaile eta banatzaileak bezalaxe, eta beraz gizarte erantzukizuna interes horren islada edo praktikan jartzea besterik ez litzateke izango. Zehazte aldera, gizartearen aldeko jardun horrek giza eta gizarte eskubideak bermatu, jasangarritasuna, gobernuko gizarte politiken alde jardutea, lan zein gizarte arloan, eta horren araudia errespetatu eta bultzatzea barnehartu beharko lituzke.
2023ko BALANTZE SOZIALAREN EMAITZA
BDSKoop Elkartea osatzen dugun erakundeok, dugun Gizarte Ekonomia izaera ezagutu eta neurtzeko tresna gisa darabilgu Balantze Soziala, eta hemen, 2023 urtean galdetegi horren erantzunetatik ateratako bataz-besteko informazioa jartzen dugu ikusgai, transparentzia ariketa gisa.
Erakunde Kopurua
Langileak
%
Emakumezkoak
%
Gizonezkoak
%
Ez binarioak
Fakturazioa
FINANTZIAZIO ITRURRIAK
%
Autofinatziazioa
%
Finatziazio etikoa edo Elkarrekiko finantzaketa
%
Finantzaketa konbentzionala
PRINTZIPIOEN ARABERAKO EMAITZAK
LANAREN BURUJABETZA
Pertsona orok auzolanean eta balio eraldatzaileetan oinarritutako lan duin bat izateko duen eskubidea bermatzea, ekoizpen baliabideen jabego kolektiboko formulen bitartez eta ekoizpen harreman ez kapitalistetan oinarrituz. Ekoizpen harreman horiek erabakitze prozesu demokratikoetan eta banaketa sistema justuetan oinarritu, eta bateragarri egitea ingurunearen eta bizitzaren gaur egungo eta etorkizuneko iraunkortasunarekin.
3 neurgailuren bidez aztertzen dugu:
- Lanaren burujabetza kontzeptua: Lana pertsona orok ekonomian eta komunitatean duen parte hartzeko tresna gisa ulertzen dugu. Lanaren bitartez biztanleriaren beharrizanak asetzeko baliagarriak izango diren ondasun eta zerbitzuen ekoizpena bideratzen da, pertsona ororen gaitasunak garatzeaz batera. Era berean, lanaren izaera anitzak aintzat hartzen dira, ordaindutako enpleguez gain, horiek eta ordaindu gabeko zaintza lanen eta borondatezko lanen arteko oreka eta aitortza bat ahalbidetuko delarik.
- Lan autoeratua: Autoeraketa autonomiadun eraketa da, atxikipen libretik abiatutako autonomiatik sortua, eta autonomia sortzen duena. Zentzu horretan, kideek beregaintasunez erakundea kontrolatu eta bestelako erakunde edo gobernuekin akordiorik sinatzekotan, edo finantzazioa kanpo iturrietatik lortuz gero, horiek guztiak kideen kontrol demokratikoa bermatuko duten baldintzetan burutzen dira. Pertsonen erabakimenean oinarritutako eraketa edo erakundea da, autoarauketa prozesuak barne hartzen dituena, autoantolaketatik abiatzen dena, autokudeaketa eskatzen duena eta autogobernu pertsonal eta kolektiboa duena ipar.
- Parte hartze integrala, demokratrikoa eta inklusiboa: Parte-hartzea era demokratikoan hiru dimentsiotan ahalbidetzea bilatzen da: kudeaketan, emaitzetan eta jabegoan. Izaera parte hartzailea zabaldu erabiltzaile eta bezeroetara ere, edota modu zabalagoan, erakundean interesa duten eragile anitzetara.
Parte hartze mota ezberdinak berezi behar dira erakundeen barnean: zuzenak edo zeharkakoak (langileen ordezkarien bitartez), izaera formalekoak (lan hitzarmen edo barne itunetan arautuak) edo ez formalekoak (borondatezko izaera dutenak).
%
Lanaren burujabetza
%
Lanaren Burujabetza Kontzeptua
%
Lan autoeratua
%
Parte hartze integrala, demokratikoa eta inklusiboa
EKIMEN KOLEKTIBOA
Kolektiboaren zentzu hau erabakitze egitura demokratikoen bitartez eta kideen arteko elkartasun mekanismoen bitartez gauzatzen da. Pertsonak, bizitza sareak, lana eta gizarte helburuak kapitalaren aurretik lehenesten dira, kudeaketa garden, demokratiko eta parte hartzailea burutuz, eta etekin ekonomiko eta ez ekonomikoen banaketa justua ezarriz.
3 neurgailuren bidez aztertzen dugu:
- Gardentasuna: Proiektu komunitarioa osatzen duten kideek atzipen osoa eta zuzena dute autokudeaketarako beharrezko informaziora, ezagutzara, kudeaketa datuetara, baliabideetara eta horien erabilerara, gardentasun irizpideekin bat eginez.
- Banaketa Justua: Jarduerak sorturiko emaitza ekonomiko eta ez ekonomikoen banaketa egitasmoaren parte diren kideek egindako lan ekarpenaren araberakoa da, eta egoki den kasuan, erakundearen helburu sozietariora bideratu liteke, egon daitezken zapalkuntzak gainditzeko eta izaera demokratikoa emaitzen banaketan txertatzeko.
- Barne prestakuntza: Kideen prestakuntza maila talde izaeraren oinarria da, kide ororen ezagutza maila parekatzeak egitasmoaren baitako berdintasuna bermatzen baitu. Prestakuntzaren hiru alorrak barnebiltzen dira kasu honetan, operatiboa, ideologikoa eta taldetasuna sendotzeko teknika erraztaileen ingurukoa.
%
Ekimen kolektiboa
%
Gardentasuna
%
Banaketa justua
%
Barne prestakuntza
LURRALDEA ETA ERALDAKETA SOZIALA
Lurraldearen tokian tokiko garapen iraunkorra eta komunitarioa bultzatuta, gure ingurumerarekiko, eta inguru sozial, ekonomiko eta politikoarekin konpromisoa gauzatzea, gizartearekiko beharrezkoa diren eraldaketak lortzeko bidean, ESEaren paradigmaren baitan.
3 neurgailuren bidez neurtzen dugu:
- Intzidentzia politikoa: Eragile politiko gisa intzidentzia politikoa bilatzen duen proiektua da, gizarteko eztabaida sozioekonomikoetan parte hartuz eta burujabetza eta gizarte eraldaketaren helburuen alde eraginez.
- Interkooperazioa eta izaera banatua: Elkar laguntza eta mutualismoa egituratu, maila anitzetako sare kooperatiboak indartuz. Interkooperazio hori eman liteke elkartasunerako tresna partekatuak sortuz, sare kooperatiboak osatuz, sarearen baitan mekanismo konkretuak sortuz (finantzariak, antolakuntza mailakoak, etab.), edo sarerik osatu gabe ikuspegi berdina duten elkarteen ekintza komunen bitartez.
Interkooperazioak, izan lezake helburu ekonomikoa (harreman komertzialak sendotzea) edo hartu lezake dimentsio politikoa (ordezkaritza eta presio egiturak sortuz edo gizarte eraldaketarako mugimendu bilakatuz). - Kultura eta ondare komuna: Tokian tokiko kultura izaeraren aberastasuna eta aniztasuna indartu, ondasun kulturalak eta ondare komuna zabaltzen duten baliabideak (ezagutza libreak, natur baliabide komunak…) zaindu eta sortzeko gaitasunarekin. Tokian tokiko kultura lurraldearen gaineko ikuspegi sistemikoan oinarritzen da, bertakotasunean eta gertutasunezko harremanetan gauzatzen da eta bertako hizkuntzan, euskaraz, gorpuzten da.
%
Lurraldea eta eraldaketa soziala
%
Intzidentzia politikoa
%
Interkooperazioa eta izaera banatua
%
Kultura eta ondare komuna
IRAUNKORTASUN EKONOMIKOA
Batetik, aktibitatean ko-eraketa politika bat ezarriko da, jardueran eragina duten eragile guztiak (langileak, ekoizleak edo-eta hornitzaileak, finantza-bideragarritasuna bermatzen duen pluraltasun ekonomikoa landuko da; hau da, jatorri ezberdineko baliabideak eta gaitasunak mobilizatzeko eta eskuratzeko gaitasuna garatuko da, betiere, proiektuaren gainerako dimentsioekin oreka bilatuta.
2 aldagaieran arabera neurtzen dugu:
- Egonkortasun Ekonomikoa: Ekintzailetza proiektuak aldagai ekonomikoen jarraipen jarraitua egiten du sortutako balioak (ekonomikoak eta ez ekonomikoak) neurtuz eta proiektuaren biziraupen ekonomikoa eta posizionamendu estrategiko eta operatiboa baloratuz. Aktibitate ezberdinak eduki, ohiko enpresak baino dibertsifikatuagoak, horrela, merkatu aldaketekiko erresilienteagoa eta kide bakoitzaren motibazioak piztuta mantentzeko bitarteakoak jartzen dira eta beharrezko barne berrikuntzarako baldintzak hobetzen dira.
- Elkarrekikotasun ekonomikoa:Askotariko eragileak mobilizatuz (erabiltzaileak, langileak, bolondresak zein herri erakunde edo erakunde finantzatzaileetako ordezkariak) sorturiko borondatezko harremanen indartzea, izan harreman horiek merkatu bidezkoak edo merkatutik kanpokoak, denak ere eman-hartu- itzuli elkarrekikotasun logiketan oinarrituak eta elkartasunezko loturak sendotzeko sortuak.
%
Irainkortasun ekonomikoa
%
Egonkortasun ekonomikoa
%
Elkarrekikotasun ekonomikoa
BIZITZA ERDIGUNEAN
Ekonomia feministaren eta ekonomia ekologikoaren oinarriak barneratzen dira. Batetik, proiektuak erronka ekosozialarekin bat egiten du eta jarduera ekonomikoa energia, material eta hondakin gutxiagorekin egiten saiatzen da. Jardueratik sortutako produktuen ezaugarriak irizpide ekologikoekin zainduz bere bizitza ziklo osoan. Era horretan, trantsizio ekosozialerako berebizikoa den metabolismo soziekonomikoaren aldaketan eragiten du.
Ondasun naturalekiko harremanaren arabera neurtzen da: Egitasmoak beharrezko dituen energia eta materialen hornidurarako politika arduratsuak gauzatu, erosketa horiek natur baliabideen ustiapenean duten eragin kaltegarria arinduz, erregai fosilen kontsumoa murriztu edo ezabatzeko bidean berebiziko arreta jarriz jatorri berriztagarriko energia iturrien erabilpenean, eta ingurumen irizpideak eta gertutasuna bermatzen dituzten materialen erosketan.
%
Bizitza erdigunean
%
Ondasun naturalekiko harremana
BIZIGARRITASUNA
Erakundeak bizitzaren sostengurako berebizikoak erreproduktiboak (norbanakoa, taldea eta diren zeregin produktiboak eta komunitatea) aitortuko ditu, balioan jarriz eta baldintzak bermatuz. Horrekin, boterea eta lidergoaren espresioaren eraldaketan eragin eta erabaki nahi da, eredu ez patriarkalak eta antiarrazistak garatuz, adieraziz eta azaleratuz.
4 aldagai erabiliko ditugu neurtzeko:
- Alor erreproduktiboaren lanketa: Erabaki gune eta funtzionamendurako lan produktiboen zein erreproduktibo eta komunitarietarako beharrezkoak diren denborak neurtu/kontuan hartu. Proiektuaren garapenerako emozioak eta gatazken kudeaketa ikuspegi positibo batetik landu, lehiakortasun eta bortizkeriatik baino, gaiak negoziazio eta akordiotik jorratuz eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak eta gaitasunak landuz.
- Rol eta lan banaketa: Emakumeen parte-hartzea eta erabaki ahal- mena sustatu, proiektuaren lan ezberdin zein botere eremuetan horien abiapuntuko desa- bantailak ezabatuz eta garapenerako aukerak zabalduz. Egitasmoaren baitan ikusgarrienak eta ikusezinak diren lanak/rolak definitu eta eu- ren banaketa eta egon daitezken dikotomiak eta hierarkizazio mailak kontuan izan, proiektuko kide guztien ardura gisa.
- Betaurreko moreak: Gizarte ekonomiarekin batera ezinbesteko oinarria da ikuspegi feminista. Alor ekonomikoan (zaintza kateak, lanen errekonozimendua, etab), zein sozialean (genero rolak eta hauen arteko desorekak) balio feministak txertatuak behar ditu gizarte ekonomiak, eta horretarako ariketa konsziente bat egin.
- Jasangarritasuna: Bizitzaren jasangarritasuna apustu politikoa eta, are gehiago, larrialdiko deia da, pertsonak eta planeta gure jardueraren erdigunean jarriko dituen, gure eta etorkizuneko belaunaldien eskubideak erabiltzea ahalbidetuko duen, eta zaintzaren etikan oinarrituko den eredu bat garatzearen alde.
%
Bizigarritasuna
%
Alor erreproduktiboen lanketa
%
Rol eta lan banaketa
%
Betaurreko morea
%