BDS Koop Eraldaketa Fabrika

Aixin Zolua Ibilbidea, 5, 20304 Irun, Gipuzkoa, Spain

Bidasoako Ekonomia Sozialeko Enpresen Katalogoa

Ekonomia Sozial Eraikitzailea

Hiritik At

Tokiko Garapena sustatzeko espazio, prosezu eta estrategiak sortzen dituen kooperatiba multidisziplinarra Arkitektura, hirigintza eta lurraldea: Lurraldearen antolamenduarekin, hirigintza edota arkitekturarekin erlazioa duten proiektuak gauzatzen ditugu. Beti ere, tokiko parte-hartzea, ahalduntzea edota tokiko garapen estrategietan oinarrituz. Ekologia eta elikadura subiranotasuna: Kudeaketa demokratikoa eta tokiko produktuak aintzat hartzen dituen lurralde antolaketa proiektuak eta estrategiak diseinatu eta burutzen ditugu.

Labore Txingudi

Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi asmo gabeko elkartea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu.

Antxeta Irratia

Bidasoaldeako irrati elkarte euskalduna da. Helburua eskualdeko euskalgintza saretzea eta herritarrei hitza ematea da. Antxeta irratiak bost erronka nagusi ditu:
- Euskararen normaltasuna
- Kultur aniztasuna
- Berdintasuna
- Genero indarkeriaren aurkako lanketa
- Eskualdearen kohesioa lortu

LZB Arkitektura

LZB arkitektura 2013an sortu genuen arkitektura, eraberritze eta barne diseinu lanak aurrera eramateko helburuarekin. Era guztietako lanak egiten ditugu: obra berria, etxebizitza eta lokalen eraberritzeak, eraikinen birgaitzeak, jarduera txostenak, legeztatze proiektuak, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), ziurtagiri energetikoak, txosten teknikoak, etab.

Aldatsa

Behe Bidasoan kokaturiko baratze kooperatiboa gara.
Lau zutabeetan oinarritzen dugu gure izatea, agroekologiaekimenaren irizpidetzat, elkarlana parte hartzeko modutzat, autogestioa administrazio eredutzat eta asanblada erabakiak hartzeko bide gisa dituena.
Ez gara kontsumo kooperatiba bat, non partaide bakoitzak kuotaren ordainketarekin produktu batzuk lortzeko aukera duen. Aipatutako ekoizpen eredu ekonomiko hauen alternatiba gisa aurkezten da gure ekimena, merkatal kutsua duen ekintza deuseztatuz.
Honela, hilabeteko kuotarekin baratzak dituen gastuei eta arduradun gisa dauden bi kideen soldateei aurre egiten diegu.

Izarkom

Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa. Herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez. Izarkom, finean, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa da, Euskal Herrian azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuen gaineko burujabetzarantz bidea egiten joateko.

Parean

3 kide dira gaur egun, orain dela 3 urte sortu zuten elkartea (2016). Bilgune Feministan daukate oinarri eta proiektua aurretik dator.  Helburuak: Berdintasuna eta generoa dauzkate ardatz, eta hauek zaurgarri diren kolektiboekin lantzea da helburu nagusia. Komunitate proiektuak sustatzen dituzte.

Ara Gorputz

Gorputzak erdigunean jartzeko tailerrak eta ikerketak. Autogestiotik, autokudeaketarako ginekologia eta hilerokoaren kultura sustatzea

Marte

Marte sorkuntza laborategia da. Ikus entzunezko zein arte plastikoa abiapuntu hartuta publiko guztietara zuzenduriko ikastaro, tailer zein aurkezpenak antolatzen dituzte

Oihanalde

Behi haragia ekoiztu (ekologikora bidean) eta komertzializazio zuzena egiten duten Irungo abeltzain jarduera duten enpresa familiarra.

Bitamine

Bitaminek bi ildo oso ondo definituak ditu: egungo sorkuntza testuinguruarekiko konpromiso soziala eta kultur zerbitzuen eskaintza. Bi ildo horiek elkarri loturik eta elkarren mende daude betiere. Eskaintzen ditugun zerbitzuei esker, bultza dezakegu tokiko arte eta kultur sektorea. Horregatik, gure gizartean eragin zuzena du Bitaminerekin lan egiteak

Bronte Liburudenda

Liburu denda txikia da. Bigarren eta lehenengo eskuko liburuak eskaintzen ditu. Liburutegia bada eta kultur eragile izateko asmoa du baita ere

AEK

Euskal herria berreuskalduntzea. Ardatzak, helduen berreuskalduntzea: Euskal herri euskaldun bat. Material propioa sortzen da: Helburu komunikatibora bideratua, praktikotasun komunikatiboa (ez hainbeste gramatikalki). Komunikatiboa, hizkuntzaren erbailera Dator gau eskoletatik (bolondresetik), auzolanean oinarrituriko egitasmoa. Herrigintzatik abiatzen da, eta profesionalizatzen da eraginkortasuna irabazteko (koop autonomia, diru laguntza, eta adm ez kate motzean egoteko)

Borderline

Arteleku eta lantoki partekatua da. Proiektua oraindik ez dago guztiz martxan, sukaldatze prozesuan baizik, 2018-2019 ikasturtean zehar espazioa ireki ahal izatea espero dute

Bostok

Munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatiba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Esukal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazka politiko-armatua kubritzen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko istorio garrantzitsuen bila; hala nola nazioarteko gatazka, garatze bidean dauden herrialdeetako eguneroko bizitza eta beste hainbat giza kezka munduaren luze-zabalean. Uneoro bizi dugun garaiaren inguruan duten ikusmoldea erakusten saiatzen dira bertako kideak, horretarako lehen mailako fotokazetaritza eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dituztelarik.

HendaiaKoop

Bertako, ekologikoa eta baldintza duinetan ekoitzitako produktuak eskura jartzen dituen elkartea da, era berean, kontsumo arduratsuaren kontzientziazioan eraginez.

Mobydick

Itsasontzien salmenta, alokairua eta mantenua. 2017an langileek enpresa erosi eta kooperatiba sortu zuten.

Xixare

Baratza elkarte bat da eta bertako kideak baratzarekiko harremana sustatzeko helburua du. Kontsumo ohiturak eraldatzeko eta antolaketa horizontalean trebatzeko baratza tresnatzat dute. Astero elkartekideek barazki saski bat jasotzen dute. Liberatu bat dago eta larunbatero lan txandak egiten dituzte bazkideek.

Ekoneek

Prozesu industrialak garatzen dituzte elikagai hondakinak produktu berri bilakatzeko.

Lulumka

Diseinu grafikoa (marken diseinua eta diseinu editoriala) eta ilustrazioa. Bereziki, balore feministak, sozialak eta jasangarritasuna sustatzen duten proiektuei zuzenduta. Orain dela 2 urte bir-sortu du proiektua balore sozialetan oinarritzeko, nahiz eta urteak daramatzan autonoma bezala.

Aselagun

ASELAGUN-ek bezero bakoitzari egokitutako irtenbideak eskeintzen ditu, horrela bezero guztiek beren negozio estrategian buru-belarri aritzeko aukera izan dezakete. Erakunde, enpresa zein norbanakoei zuzendutako AHOLKULARITZA INTEGRALA eskeintzen dugu. Aholkularitza laboral, fiskal, kontable zein legalak bezelako gaiak jorratzeko orduan, gure formakuntza, gertutasuna eta esperientziarekin kontatzen dugu, guzti hau KONFIDANTZAN oinarritzen delarik. Guzti honek GARDENTASUNA emanten dio bezero eta aholkularitzaren arteko erlazioari, ohiko eragiketa zein gestioak bizkortu eta modu zihurrean burutzeko aukerarekin batera.

Lauburu Estudioa

Irtenbide grafiko integralen enpresa bat. 2007az geroztik, komunikazioaren esparruan beha zehatzei erantzuteko zerbitzuak eman dizkie enpresei, taldeei edo partikularrei. Proiektu komertzial, sozial edo pertsonalak garatzeko zeregin garrantzitsua da.