Bukatu Zaizkigu Pribilegioak

Bukatu Zaizkigu Pribilegioak irratsaio bat da.
Bizitzaren esparru ezberdinei begiratu nahi dioon irratsaio bat, beti ekonomia sozial eraldatzailea kokagune edo abiapuntutzat hartuta. Bizitza erdigunean jartzen saituko gara, bizitza erdigunen jartzeak zer esan nahi duen eta hori nola egin daitekeen aztertuz.
BDSKOOP eta Antxeta Irratiak elkarlanean abiatu dugun proiketua da.
Elkarrizketak izango ditugu hemen, interesatzen zaizkugun gai horien inguruan aditua eta aritua den jendea ekarriko dugu.
BDSKOOPetik argitaratzen dugun LAIA aldizkariaren harira jaio da saio hau. Aldizkarian tratatu ditugun gai batzuk luzeago, sakonago eta modu goxoago batean azaltzeko gogoak bultzatuta sortu dKaraktereak mugatuta izateak ematen duen kartzelatik ihesi, denbora mugatuta izateak ematen duen kaiolara salto egin dugu, idatzitako hitzetatik, ahozko saioetara.

ERALDAKETARAKO SINDIKALISMOA ETA EKONOMIA SOZIALA

ERALDAKETARAKO SINDIKALISMOA ETA EKONOMIA SOZIALA

Talaios kooperatibako kide den Oscar Garcia Jurado eta ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboko arduraduna den Pello Igeregik Manu Robles-Arangiz fundazioa eta Talaios kooperatibak elkarlanean argitaratu duten “Eraldaketarako sindikalismoa eta ekonomia soziala” liburua aurkeztu dute.

Gehiago irakurri
Eraldaketa Pedalei Eraginez

Eraldaketa Pedalei Eraginez

Jendeak janak etxetik eskatu eta bertan kontsumitzeko ohitura geroz eta zabalduago dagoela esaten badugu, ez gara ari deus berria kontatzen. Urte asko dira, urrutiko filmetan ikusten genuen jarduera hori geurean ere egiteko aukera eman zigutenetik. Hanburgeseria edo...

Gehiago irakurri
Nork zaintzen gaitu?

Nork zaintzen gaitu?

Egunkarietan muturra sartzen badugu, zaintza arloko langileak grebaz-greba dabiltzala ikusiko dugu. Lan-baldintzak eta ordainsariak hobetzea eta zaintza zerbitzua duintzea eta publiko egitea eskatzen dute. Zaintza zerbitzua unibertsala eta doakoa bilakatzearen beharraz ari dira eragile ezberdinak

Gehiago irakurri

Pin It on Pinterest