OHIKO BATZAR OROKORRA (IZARKOM)

FICOBA Iparralde hiribidea 43E, Irun, Gipuzkoa

9:30etan Izarkomen Ohiko Batzar Orokorra egingo dugu Irungo Ficoban. Bazkideen parte hartzea erraztu eta sustatzeko, Batzar Orokorra modu presentzialean edo on-line bidez jarraitzeko aukera egongo da. Bazkidea bazara mezu elektroniko bat iritsiko zitzaizun batzarrean parte hartzeko izena emateko esanez. Iritsi ez bazaizu, jarri gurekin harremanetan ohiko bideak erabiliz.

BIZI BIZI FEST

Juan Vollmer plaza Juan Vollmer, Irun

Bizikletaren erabilera eta gure ingurunea hobetzeko jaialdia 9:30 Ongi etorria kafearekin 10:00-12:00 Bizikleta ibilaldia (Bidegorrietatik) eta txikientzako jokuak 12:00 Trialsin erakustaldia (Oier Mitxelenarekin) 13:00 Zizka-mizka eta musika *Konponketa tailerra goiz osoan zehar

UDABERRI FESTA

Botika Agroaldea Auzoa, 21, 20280 Zimizarga, Hondarribia, Gipuzkoa

SORBURU ETA LABORE TOPAKETA UDABERRI FESTA Maiatzaren 6an Sorburu Baratza eta Labore Txingudi arteko topaketa egingo dugu. Proeiktua ezagutu, elkarrekin egon eta bazkari goxoaz gozatu! Jakinarazi iezaguzue etorriko zareten lagun kopurua zehaztuz. Izena emateko: emailez: denda@laboretxingudi.eus Telegram edo whatsappez: 722 26 57 91 Udaberri egun atsegin batez disfrutatzeko irrikaz!

Afektuen iraultza. Polimaitasunaren haritik tiraka

Epaiska Pannecau kalea 4, Baiona

LOVER DOSE Festibalaren barruan, (EU) Tailerra Ara!Gorputz-en eskutik. Gizon cis-ik gabeko gunea (cis: sortzean esleitu zitzaion genero identitatearekin ados dena, kasu honetan: gizona)

EMAKUMEOK ZAST

Santiagotarrak Patricio Arabolaza Kalea, 4,, Irun, Gipuzkoa

Piraguismoa Santiagotarrak elkartean. Animatu!! eman izena HEMEN Kirola egin nahi duzu eta ez zara gauza berrietara, bakarrik, ausartzen? Hilabetean behin emakumeei Bidasoaldeko kirol ezberdinak probatzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Emakumeak kirolera gerturatzeko eta elkar ezagutzeko konfidantza espazioak sortzeko proiektua da EMAKUMEOK ZAST

BIDASOA KOOPERATUZ

BDS KOOP Aixin Zolua 5, behea, Irun

Balio kooperatiboak indartzeko “BIDASOA KOOPERATUZ” sariketaren sari-banaketa ekitaldia.

“Familian asko gara” ipuinaren aurkezpena

Palmera Montero Leandro Agirretxe, 1, Irun, Gipuzkoa

*Haurtzaindegi zerbitzua egongo da *Zuk aukeratutako edo sortutako testua ekarri dezakezu kideekin partekatzeko. *Habrá traducción simultanea

Pin It on Pinterest