EKONOMIA SOZIAL SOLIDARIOAREN LURRALDE ARTIKULAZIOA BARTZELONAN

EGITURA EKONOMIKOAK SORTZEKO ETA SENDOTZEKO TRESNAK, EZTABAIDAK ETA PROPOSAMENAK

Gure hirietan aurrera daramagun/daramaten garapen ekonomikoak hiriaren jabetze kapitalistaren alde egiten du, desberdintasun sozioekonomikoak eta lurralde-desberdintasunak indartuz. Honi aurre egitoko asmoz, Bartzelonako hiri-eremuko zenbait auzo eta udalerritan komunitate mailako autoeraketa ekonomikoko prozesuak izan dira, dimentsio ekonomiko, soziokomunitario, kultural eta politikoak barne hartuz.

Coopolisek, Bartzelonako ateneo kooperatiboak, jardunaldiak antolatu ditu gaur eta bihar (azaroak 4 eta 5), elementu komun horiei buruz eztabaidatu eta ezagutza kolektiboa sortzeko asmoz, tresnak aurkitzen jarraitzeko, eztabaidak sortuz eta egitura ekonomiko kolektibo eta autoantolatu horiek eratu eta sendotzeko proposamenak eginez, metropoliko garapen ekonomikoaren egungo eredua eraldatu ahal izateko, ekonomiaren birlokalizaziorantz, demokratizaziorantz eta trantsizio ekosozialerantz aurrera eginez.

BDS KOOP bertan izango gara, ahal dugun guztia ikasi, elkarrekin eztabaidatu eta baliagarri zaigun guztia gure eskualdera ekartzeko.

Horrez gain, hitzalditxo bat emango dugu bihar, azaroaren 5ean, 12:30etan, Kooperatiba-poloak eztabaida gunean, BDS KOOP ekimean ezagutzera eman eta azaltzeko zein elementuk ahalbidetzen duten erreferentziazko espazio izatea gizarte-ekonomia eraldatzailean.

Jardunaldiei buruzko informazioa eta programa topatu dezakezu HEMEN

Pin It on Pinterest

Share This