ERALDAKETA FABRIKA PROGRAMA

Eskualdeko behar sozial edo nitxo ekonomikoen identifikazio partekatu batean oinarrituta, kolaborazio publiko/kooperatibo/komunitarioz, egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi ditu Eraldaketa Fabrika Programak, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatu, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen.

Lehen pasu bezala, eskualdearen egoeraren azterketa bat egin beharra dago: behar sozial eta ekonomikoak zein diren behatu eta horiek asetzeko dauden baliabideak jaso. Eredu ekonomikoa aldatzeko, formazioan ardura duten ikastetxe eta bestelako eragileekin batera saio teoriko, tekniko eta praktikoak jorratu behar dira, norberaren arrakasta helburu nagusitzat duen ekintzailetza ereduak alboratu eta aurrez egindako azterketetan detektatutako beharrei erantzungo dion ekintzailetza eredu berri bat bultzatuz. Ekintzailetza bide berri horretan, ideiagintza prozesu bat bultzatuko da, tokiko garapenerako interesgarriak diren enpresa posibleak zerrendatuko direna, ondoren, sortu daitezkeen egitasmo horiei, behin-behineko test fase baterako edo enpresa horien behin-betiko inplementaziorako bide-laguntza eman eta tokiko ekonomian txertatu daitezen.
Bide guzti honetan, Inter-kooperazioa bultzatu beharra dago. Ekonomia Sozialeko enpresen arteko harremanak indartu eta elkarlaguntza sustatzeak, bakarrik, ekarriko du ehun ekonomiko berri horrek denboran iraun eta tokiko garapenean laguntzea; Behe Bidasoa osatzen dugun eragile ekonomiko, instituzional, sozial eta formatiboen arteko harremanak indartu eta saretzearen bidez estrategia bateratuak eraikiz eta eraginkortasuna handituz.
BDS KOOP osatzen dugunok, baditugu baliabideak eta esperientzia nahikoa, prozesuan ekarpena egiteko moduan. Horixe da gure borondatea. Horretarako baina, eskualdeko eragile instituzional, formatibo eta sozialekin harremanak sendotu behar ditugu, ekarpena norabide komun batean egin ahal izateko. Gure kabuz egiteak ez luke zentzu askorik, eta gure aburuz ez luke duen potentzial guztia askatuko; horregatik konbentzituta gaude, Ekonomia Sozialaren klabeetan jardungo duen foro iraunkor batek garrantzia estrategikoa duela gure eskualdean.

Pin It on Pinterest