DENDA BERRIA ZABALADU DU IRUNEN LABORE TXINGUDIK

LAKAXITAKO DENDA UTZI ETA LOKAL BERRIA ESTREINATU DUTE

Eskualdeko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko beste pauso bat eman eta erosketak egiteko aukera zabalagoa eskainiko duen denda berria zabaldu du Irungo Labore Txingudi kontsumo elkarteak Urantzu kaleko 13. zenbakian.

Astelehenetik larunbatera irekiko dute denda, 09:30etatik 13:30tara. Astelehen eta Ostiraletan, arratsaldez ere izango da zabalik 17:00etatik 20:00etara. Bertan, eskuratu dituzten produktuak zerrenda batean idatzi beharko dituzte. Egindako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez. Azken hilabeteetan bezala, larunbatetan ere zabalik egongo da (10:30-13:30).

Pin It on Pinterest

Share This