BEHE BIDASOAN
BALIO KOOPERATIBOAK
SARITZERA GOAZ
2023/ “BIDASOA KOOPERATUZ” SARIA BALIO KOOPERATIBOEI BEHE BIDASOAN
Erakunde emailea
BDS Eraldaketa Fabrika Elkartea, Ekonomia Soziala eta tokiko garapena suastatzeko elkartea
Zenbatekoa
3.000 euro, 1.500 euroko bi saritan banatua.
Hartzaileak
Irun eta Hondarribiko gizarte ekonomiako enpresak (kooperatiba edota lan elkarteak soilik).
Baldintzak
- Sozietate-egoitza eta/edo zentroa Irun edota Hondarribian edukitzea.
- Zazpi balio kooperatiboak aplikatze aldera, aurten eta aurreko urteetan, neurri, tresna, proiektu edo egiturak garatu izana.
- Honako forma juridikoa izatea: kooperatiba edo lan elkarteak.
- Ez izatea BDSKoop Elkarteko enpresa bazkidea.
- Ez egotea sartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan jasotako inongo inguruabarretan.
- Zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekiko eta Irun edota Hondarribiko Udalarekiko eguneratuta egotea.
Aurkezteko modua
EGOITZA ELEKTRONIKOA (bdskoop.eus/bidasoa-kooperatuz-galdetegia/)
*Ez dago inongo ziurtagiri edo saioa hasteko beharrik.
*web orrialdean online osatzen den inkestari erantzun behar zaio.
Epe irekiera data
2022/02/14
Epe amaiera data
2022/03/15
Beharrezko dokumentazioa
- Ez da dokumentaziorik eskatuko.
- Galdetegiaren bidez baieztatu beharko dugu enpresak hemen eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
Kategoriak
Deialdi honetarako aurreikusitako guztizko zenbatekoa saritan honako kategorien arabera zatituta egongo da:
1. Balio kooperatiboen betetzea barrura begira: IZAERA DEMOKRATIKOARI SARIA 1.500 €
2. Balio kooperatiboen betetzea kanpora begira: KOMUNITATE eta BESTE KOOPERATIBEKIKO LANKIDETZA ETA INTERESA SARIA 1.500 €
Saria ordainketa bakarrean ordainduko da, eman zaiela ekitaldi publikoan jakinarazi ondoren irabazleei.