
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.
Antzeko baloreak ditugunen artean interkooperazioa eta elkarlana partekatzeko, krisi multi-dimentsionalaren aurrean bizitzak sustengatzeko, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako enpleguak sortzeko eta elkar babesa lantzeko sortu gara; jasangarritasunean eta berdintasunean oinarritzen den ekomomia eredu alternatiboa eta lan eredu berriak sortuz.
Barrura zein kanpora begira jardun nahi dugu, gure gaitasunak konpartitzen proiektu sendoagoak eta lan baldintza hobeak eraikitzeko eta gure ingurunean eragiteko.
Gure lan ereduak, baloreek, irisgarritasunak eta egin moldeak bereizten gaituzte.
BDS KOOPen helburuak dira Behe Bidasoa eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea, eskualdeko tokiko garapen estrategia Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzea eta subirautzak bere zentzu zabalean sustatzea.
Behe Bidasoako ekonomia sozial eraldatzailearen
eta tokiko garapenaren sustatzaileen txokoa
PARTAIDEAK
HIRITIK AT
Tokiko Garapena sustatzeko espazio, prosezu eta estrategiak sortzen dituen kooperatiba multidisziplinarra Arkitektura, hirigintza eta lurraldea: Lurraldearen antolamenduarekin, hirigintza edota arkitekturarekin erlazioa duten proiektuak gauzatzen ditugu. Beti ere, tokiko parte-hartzea, ahalduntzea edota tokiko garapen estrategietan oinarrituz. Ekologia eta elikadura subiranotasuna: Kudeaketa demokratikoa eta tokiko produktuak aintzat hartzen dituen lurralde antolaketa proiektuak eta estrategiak diseinatu eta burutzen ditugu.
LZB ARKITEKTURA
LZB arkitektura 2013an sortu genuen arkitektura, eraberritze eta barne diseinu lanak aurrera eramateko helburuarekin. Era guztietako lanak egiten ditugu: obra berria, etxebizitza eta lokalen eraberritzeak, eraikinen birgaitzeak, jarduera txostenak, legeztatze proiektuak, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), ziurtagiri energetikoak, txosten teknikoak, etab..
IZARKOM
Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa. Herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez. Izarkom, finean, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa da, Euskal Herrian azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuen gaineko burujabetzarantz bidea egiten joateko.
ANTXETA IRRATIA
Bidasoaldeako irrati elkarte euskalduna da. Helburua eskualdeko euskalgintza saretzea eta herritarrei hitza ematea da. Euskararen normaltasuna, kultur aniztasuna, genero indarkeriaren aurkako lanketa eta eskualdearen kohesioa lortzea dira Antxeta irratiak dituen bost erronka nagusiak.
LABORE TXINGUDI
Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen irabazi asmo gabeko elkartea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu.
ALDATSA
Behe Bidasoan kokaturiko baratze kooperatiboa gara.
Lau zutabeetan oinarritzen dugu gure izatea, agroekologiaekimenaren irizpidetzat, elkarlana parte hartzeko modutzat, autogestioa administrazio eredutzat eta asanblada erabakiak hartzeko bide gisa dituena.
Ez gara kontsumo kooperatiba bat, non partaide bakoitzak kuotaren ordainketarekin produktu batzuk lortzeko aukera duen. Aipatutako ekoizpen eredu ekonomiko hauen alternatiba gisa aurkezten da gure ekimena, merkatal kutsua duen ekintza deuseztatuz.
Honela, hilabeteko kuotarekin baratzak dituen gastuei eta arduradun gisa dauden bi kideen soldateei aurre egiten diegu.
PAREAN
3 kide dira gaur egun, orain dela 3 urte sortu zuten elkartea (2016). Bilgune Feministan daukate oinarri eta proiektua aurretik dator. Helburuak: Berdintasuna eta generoa dauzkate ardatz, eta hauek zaurgarri diren kolektiboekin lantzea da helburu nagusia. Komunitate proiektuak sustatzen dituzte.
ARA! GORPUTZ
Gorputzak erdigunean jartzeko tailerrak eta ikerketak. Autogestiotik, autokudeaketarako ginekologia eta hilerokoaren kultura sustatzea.
PROIEKTUAK
Laia
Bidasoaldeko txoko eta bazterretan barrena badugu zer ikusi eta zer ikasi. Eta badugu zer kontatu ere. Bokazio horrekin jaio da LAIA aldizkaria: eskualdeko Ekonomia Sozial Eraldatzailea erakutsi eta ekonomia egiteko beste modu bat badagoela kontatu eta erakusteko.
Bidasoa Km0
Bidasoa Km0 bertako produktua eta nekazaritza sustatzeko asmoarekin sortutako proiektua da.
Eskualdeko nekazaritzaren inguruko aktoreak proiektuari lotzea bilatu da, plataforma sendoa eta iraunkorra sortzeko.
Eraldaketa Fabrika
Eskualdeko behar sozialen identifikazio partekatu baten oinarrituta, kolaborazio publiko/pribatu/komunitarioz, egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi ditu Eraldaketa Fabrika Programak, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatu, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen.
ALIATUAK

