ERALDAKETA FABRIKA
Parte hartzeko baldintzak
Zer eskaintzen dugu?
Eskualdeko behar sozialen identifikazio partekatu batean oinarrituta egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi ditu Eraldaketa Fabrika Programak, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen. Zure proiektua garatu eta Ekonomia Sozialean oinarritutako ekimen ekonomikoa gauzatu arteko bidelaguntza eskainiko dizugu. Enpresa plana egin eta enpresa martxan jarri bitarteko pausu guztiak hausnartuko ditugu zurekin, zerbitzu pertsonalizatu baten bidez, bidea elkarrekin eginez. Enpresaren eratze juridikoa doan egingo dizugu.
Ekintzailetza Programa guztia euskara hutsean emateko gaitasuna dugu.