ANTXETA IRRATIA

AITZIBER ZAPIRAIN

Poliki hasi ginen eta gutxinaka gutxinaka hegalak indar handiagoarekin astintzen ditu Antxetak.

Behe Bidasoa eskualdea oinarri harturik, Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak federazioaren laugarren zango izanik, zubia zubi bilakatzeko apustua egin dugu, eta muga uhinetatik ezabatu. Hala, eguneroko programazioaren bidez, entzuleen buru edo irudimenetik ere muga (malapartatu hori) ezabatzen joan dadin.

AntxetaBi irratiaren sorrerak ametsak egi bilaka daitezkeela frogatu digu. Ttiki izanik ere, handira jokatu daitekeela, eta « hor dagoa » bota. 2019.urteko abenduaz geroztik, AntxetaBi irratia entzun daiteke Iruñean (106.4),Gasteizen (90.4), Bilbon (91.4) eta Donostian (105.8).

Milesker bidelagun ditugun Arrosa sarea, Radio Kultura eta Euskal Irratiak federazioari.

www.antxetamedia.eus

Pin It on Pinterest

Share This