EKONOMIA SOZIAL SOLIDARIOAREN ASTEA HENDAIAN
Hendaiako Lan-eko jarduera eta enplegurako laguntza zentroak Ekonomia Sozial Solidarioaren hilabetea antolatu du Azaroan zehar, jarduera bat garatu nahi duten pertsona edo kolektiboei zuzendua.
Foro honen heburua da, jarduera ezberdinak sortzeko lanean aritzen diren tokiko eragileekin elkartu eta esparru kolektibo batean jakintza partekatzea.
Bihar emango zaio hasiera,“Elkarrekin ekin / Entreprendre Collectivement” Foroarekin, 10:00etan Hendaiako Aizpurdi institutuan.
BDS KOOPeko ordezkari Dornaku Lanz izango da bertan, gure ekimena aurkezten.
Biharko programa:
- 10:00 Gazte Enpresa Kooperatiboak eta ekintzailetza kolektiboa, Marion le Henaff eta Tiphaine Bonthonnouren eskutik (CBE du Seignanx)
- 10:30 Behe-Bidasoan ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzeko sarearen aurkezpena (Bdskoop) Dornaku Lanz
- 11:00 Jarduera eta Enplegu Kooperatiba batean jarduera sortu, Laurence Noyerren eskutik (Nola Bijoux)
- 11:30 “Hirugarren tokirako bide ideala”, Sophie Jadinen eskutik, Tiers-Lieux Kooperatiba
- 12:00 Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Hilabetearen inaugurazioa.