IS THE SPACE, STUPID!

ESPAZIO URBANOAREN KUDEAKETAZ

TESTUA: ANDONI EGIA

Hirigintza da kapitalismoak ingurune naturalaz eta gizatiarra bereganatzeko modu hori eta, logikoki erabateko nagusitasunean garatuz, espazio osoa bere dekoratu gisa berregin dezake eta egin behar du orain. (G. Debord 1957)

Sarrera

Hiria, ekonomia eta jendartearen arteko harremana eztabaida teoriko garratz zein sakonen iturria izan da aspladidanik. Engles-en(1) klasiko hartatik, Chicagoko eskolaren erreferentea izan zen Robert Ezra Park-en lanera(2) pasatuz, edo Debord-en goiko aipu hortatik(3), Harvey-en produkzio teorikora(4) ailegatuz. Eztabaida horretan eskua sartu eta Kapitalismo Globalak bere kontraesan propioak gainditu nahian erabilitako estrategia espazialen inguruan arituko naiz jarraian. Nere ustetan, espazioaren ekoizpena eta kudeaketa izan dira Kapitalak 1970. haramarkadaz geroztik, aipatu kontradikzioak gainditzeko erabili duen estrategia nagusia, egungo metaketa zikloari hasiera eman diolarik, Globalizazio Neoliberalaren zikloari, alegia. Horrela, Bill Clinton-ek esan zuen esaldi famatu hura, Is the economy, stupid! haren oinarrian, Is the space, stupid zegoela defendatzen saiatuko naiz; ekonomia kapitalistaren hazkundearen azkeneko zikloaren oinarrian espazioaren produkzioa eta kudeaketa egon direla adieraziz.

Argudio nagusia, kapitalistek inbertsioen irabazi tasa berreskuratzeko erabilitako estrategia nagusia espazioaren ekoizpen eta kudeaketa direla izango da, ekoizpen eta kudeaketa hori ekonomiaren azkeneko hedapen zikloaren oinarria izan dela arrazoitzen saiatuko naizelarik.

EZ DA KRISIA, KAPITALISMOA DA

Egungo Krisiaren jatorria 1970-80 ko hamarkadetan elite ekonomiko eta politikoek giro neoliberalaren bidez inposatu zuten garapen ereduaren porrotean kokatzen da. Garapen eredu hori 1960ko hamarkadatik aurrera herrialde industrializatuenetan gainbeheran zetorren errentagarritasun indizea berreskuratzen saiatu da, erreforma politiko eta ekonomiko sakonen bidez. Horrela, ekoizpen eredu zurrun, hierarkiko eta Fordista batetik, sare forma duen egitura malguan eta sistema finantziero inmobiliarioan oinarritzen zen eredu batetara igaro ginen, sistema ekonomikoaren berretiuraktea bi ardatzen inguruan gauzatu zelarik nagusiki: 1) Espazioaren ekoizpena Kapital Fijoaren forman; 2) Espazioaren ekoizpena Kapital Merkantil gisa.

  1. Espazioaren ekoizpena Kapital Fijo/fijatuaren forman. Eskalaren Berrgituraketa:
    Neoliberalizazio prozesuak egitura politiko, ekonomiko eta sozialen oinarrian zegoen eskala nagusia, Estatu eskala, berregituratze prozesu sakon batetan murgildu du: eskala subnazionala, nazionala eta supranazioanalaren ber-artikulazio antiz eta konplexuak eragin dituelarik. Horrek, eskala subnazioanalaren eta supranazionalaren artean zeuden harreman eta interakzioak modu zuzenean ematea eragin du, hau da, nazioartean lehiakor izateko eskuhartze territorialak eskala subnazionalean egin behar izatea, edo nazioartean ematen diren berregituraketek tokiko eskalan eragin zuzena edukitzea ekarri du. Horren adibide argi bat Globalizazioaren oinarrian dagoen deslokalizazio produktiboarentzako ezinbestekoak diren azpiegitura fisikoen ekoizpenean daukagu. Azpiegitura horiek portuak, aireportuak, AHT-ak autobideak, Internet lineak etab…mundu mailako intregrazio ekonomikoa ahalbidetzen duten arren, toki zehatzetan garatzen dira, eskala subnazionalean hain zuzen ere. Integrazio ekonomiko horrek, inbertsioen errentagarritasun indizea berreskuratzea lortu du, kapitalak eskala ezberdinetan zehar eragiten duen “Garapen Geografiko Desiguala” ustiatuz metaketaren mesedetan. Azpiegitura territorial horien bidez gertatu den berregituratze produktiboak Geografia Ekonomiko berri bat eratu du, nazioarteko ekoizpen katean balio gutxien duten prozesuak periferiara deslokalizatuz, balio gehien sortzen dutenak (diseinua, jakintza, finantzak, kudeaketa estrategikoa) zentroko hirietan kokatzen diren bitartean.
    Geografia Ekonomiko Berri horrek era berean, sistemaren zentroan kokatzen diren hirien arteko lehia areagotu du nazioarteko kapital fluxuak bereganatu nahian. Horrela bada, gainointzeko hiriekin lehiatu ahal izateko, hiri horien garapen eredua “metropolitanizazioan” oinarritu da. “Metropolitanizazio” horren adibide ezin hobe bat “Euskal Hiriarena” da, zeina EAE-ko hiru hiriburuak AHT-ren bidez lotuz, nazioarteko kapitalen, jakintzen eta pertsonen fluxuak bereganatzeko helburua duen unitate funtzional lehiakor bat sortu nahi den. Modu hoetan, Neoliberalizazio prozesuaren oinarrian dagoen eskalaren berregituraketa ahalbidetu nahi da, eskala supranazionalean lehiatzeko helburua duen eskala subnazionaleko egitura metropolitano lehiakor bat sortuz, alegia.
  2. ESPAZIOAREN EKOIZPENA KAPITAL MERKANTIL BEZALA:
    Hau da merkatura bideratuta dagoen ekoizpen espaziala. Ekoizpen espazial hau da ekonomiaren finatzarizazio prozesuaren oinarrian dagoena, finatzarizazio honen oinarri materiala. Azkeneko hamarakadetan ikusi ahal izan dugun bezela, inbertsio industrialen errentagarritasunaren beherakadaren ondorioz, espekulazio urbanisitikoa izan da merkatu finantziero horren lehengai nagusia. Fenomeno hori, mundu mailan eman zen finantza sektorearen liberalizazio prozesuak hauspotu zuen interes tipoen beherakaden bidez, klase sozial guztiek mailegu hipotekarioak lortzea ahalbidetu zuelarik. Zentzu horretan, komeni da gogoratzea azkeneko finantza-krisiaren jatorria EEBBetan eman ziren “zabor hipoteka” horietan dagoela, kreditu hipotekarioak klase pobreenetera zabaldu, eta, hauek maileguak itzuli ezin izan zituztenean egundaino darraien fintantza krisia hasi baitzen.

Horrela bada, horrek guztiak Lefebvrek (1974) planteaturiko hipotesia(5) onartzera garama, hots, kapitalaren zirkuito nagusiak, hau da, produkzio merkantilak errentagarritasuna galtzen duenean, zirkuito sekundarioa, hau da, sektore inmobiliario-espekulatzailea nagusi bihurtzen dela dioen hipotesia alegia. Modu zehatzagoan esanda, orain arte azaldutako fenomeno eta estrategia guztien ondorioz, sektore inmobiliarioa eta espazioaren ekoizpena bihurtu dira kapitalaren metaketarako jardun nagusia, 2007an gertaturiko bonboila inmobiliarioaren eztandak argi eta garbi erakusten duen moduan.

Azkenik, eta ondorio politiko nagusi gisa, proposatutako hipotesia zuzena dela ondorioztatzen badugu, hau da, espazioa kapital metaketarako lehengai nagusia bada, eta ondorioz, desjabetutako klaseen zapalkuntzarako elementu nagusia bada; egungo Klase Borrokaren helburua espazioaren ekoizpen eta kudeaketaren sozializazioa eta kolektibizazioa izango direla aldarrikatuko dut. Orain arte klase borroka fabriketan kokatzen bazen, egun, espazioaren eta lurraldearen jabetza, ekoizpen eta kuadeaketa-eredua ditu ardatz nagusi.

Horrenbestez eta bukatzeko, nagusiki urbanoa den mundu honetan, iraultza urbanoa izan eta helburua hiriaren produkzioa eta jabetza sozializatzea izango da, edo ez da izango.

KALEA ETA ASKATASUNA!

1-ENGELS, F. Contribución al problema de la vivienda. 1873

2-PARK E. R. La ciudad y otros ensayos de ecología urbana. 1999

3-DEBORD, G. La Sociedad del Espectáculo. 1967

4-HARVEY, D. Hiriaren inguruan lan egin duen eta egun bizirik dagoen intelektual nagusiena.

5-LEFEBVRE, Henry. La Producción del Espacio. 1974

Pin It on Pinterest

Share This